XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Koketa mugitzen da)

Eta bisitariak ondo tratatzeko.

Zurikeria handiz.

Lausenguz. Atseginez. Jajaja.

(Atera doa).

Nor da?. O, jaun bat!.

(Jaun batekin sartzen da)

Jarri zaitez hor, zure etxean bazeunde bezala.

Eseri zaitez hor.

(Aldizkari bat hartzen du)

Zer, irakurri nahi duzu zerbait?.

JAUNA. - Eskerrik asko.

Hori irakurrita dut.

PETRONILA. - O, zein jaun intelijentea!.

(Beste egunkari bat erakusten dio)

Eta, beste hau?.

JAUNA. - Hori ere bai.

PETRONILA. - Jaun oso intelijentea berori!.

Eta guzti hauek (mahai gaineko guztiak seinalatuz) irakurrita dituzu ere?.

JAUNA. - Bai, denak.

PETRONILA. - Horrelakorik!.

Ba orduan, dena irakurrita baduzu... edango zenuke kopatxoren bat, ezta?.

JAUNA. - Hori bai.

PETRONILA. - (Alaiki, jauna adiskidetsu sorbaldan joaz)

Zein majoa zaren, jauna!.

Intelijentea eta majoa!.

Horrela atsegin zaizkit niri gizonak!.

Kopatxo bat, ezta?.